01 Familiako datuak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Bere aiton-amon guztiak Tafallatarrak izan ziren, nahiz eta Ameriketan ibili ziren, eta gurasoak ere Tafallakoak ziren. Ama Ameriketan jaio zen, Buenos Airesen, hain zuzen. Esparzatarren etxean jaio zen, Zumarra kalean. Lau anai-arreba izan ziren, bera zaharrena izanik. Etxe osoa familiarena zen. Goiko pisuan bizi ziren beraiek eta behekoan aiton-amonak, Jose Maria Esparza eta Felisa Markina, eta bere osaba, emazte eta hauen seme-alabekin.