02 Navarro ezizena eta Mari izena

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Esparzatarrek ez zuten ezizenik baina bai Zabalegi aldekoek, Navarro ezizenarekin. Bere birraitonari ere Navarro deitzen zioten. Berari txikitan Mari bezala deitzen zioten. Ez zitzaion gustatzen, gainontzeko haurrek “Mari Mari marieta, toca la corneta, todos los soldados a la marioneta” kantatzen baitzien. Horregatik, tematu zen berari Jose Mari moduan deitzeko, nahiz eta txikitatik ezagutzen dutenek Mari bezela deitzen dioten oraindik. Orain estimatzen du Mari bezala deitzea, lehen ohitura zegoelako izen hori jartzeko. Berak ezagutzen izan ditu adineko zenbait gizon izen horrekin. Tafallan gizonen eta emakumeen izenak ez ziren beti ezberdinak izaten, egoten zirenen gizonak Rosario edota Milagros izenarekin.