03 Etxearen deskribapena 1

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Bere familiarrak laborariak izan dira. Etxean bi logela zituzten bertan lo egiteko, sukaldea eta komun txiki bat. Eta baita ere, beste bi gela zituzten, bata “de descarge” deitua, bertan gordetzen zituzten laborantzarako tresnak eta baita piperrak zintzilik izaten zituzten, patatak, etab. Txikia zenean, han jolastea gustatze zitzaion, saguak egoten zirelako eta hauentzako arteak, baita zaku pila ere… Beste gela, “el cuarto de la cebada” moduan deiturikoa, garagarraz beterik egoten zen beti. Uzta biltzen zutenean gurdia edo galerarekin ekartzen zituzten zakuak, goiko pisura igotzen zituzten eta gero handik hartzen zuten animaliei emateko. Bere bi arreba jaio zirenean, garagarra zegoen gela hustu behar izan zuten medikuak esanda, alergia moduko bat eragiten baitzien. Hau goiko pisuari dagokionez.