08 Argindarra

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Bere ama arropa eskuz garbitzen ezagutu du baina berehala etorri zela labadora gogoratzen da, baita argindarra ere. Zenbait etxeetan “la trampa”deitzen zena jartzen zuten. Herriko elektrizistak jartzen zuen gauetan eta neguan, hotza handia egiten zuenean. Kaja baten modukoa zen, bi gantxo izaten zituen eta kable baten bidez etxeekin konektatzen zen. Hasieran hori normala zen, bereziki gerra ostean. Baina aurrerago etxe guztietan argindarra jarri zen. Ikuiluan ere egoten zen argindarra, bereziki txitoak egoten ziren kaja berotzeko.