09 Garai hartako arropa 1

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Anai-arreba edo lehengusu zaharragoen arropa jasotzen zuten denek, txaketak, galtzak edota oinetakoak, edozer gauza. Familia batzuetan ikusten zen anai-arreba guztiak berdin jantzita, baina ez zen ohikoena. Gogoratzen da txikia zenean etxean egindako tiranteak jazten zituela, baina berrogeita hamargarren hamarkadan jada ez zuten etxean arroparik egiten. Gerrako garairik okerrenak pasata, berpizte ekonomikoa ari zen gauzatzen eta familiako zenbait ahaide Europara lanera joan ziren eta bertatik dirua edo arropa ekartzen zizkieten. Bere amaren ahizpak Frantziatik hainbat arropa ekartzen zizkieten eta oroitzen da behin bota batzuk ekarri zizkiola eta bere inguruko inork ez zuela horrelakorik. Estraperloa gauzatzen zen garai horretan.