10 Garai hartako arropa 2

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Gizonek bonbatxo urdinak jazten zituzten abarkekin. Baratzara joateko abarkak erabiltzen ziren eta bere aitak jazten zituen baina bereziak ziren bereak, karratu formakoak. Hori lanerako izaten zen. Igandeetan beste arropa bat jazten zuten, “la ropa de los domingos” deiturikoa eta oso desberdina izaten zen gainontzeko eguneko arropekin konparatuz. Egun berezietarako arropa izaten zuten, ezkontzetarako edota bataioetarako erabiltzen zutena. Adabakiez beteta egoten ziren beraien eguneroko arropak. Txapela adineko guztiek jazten zuten, bere aitak, aitonek, birraitonek eta argazkitan agertzen ziren pertsona zaharragoek. Udaran lastozko txapela ere jazten zuten.