11 Garai bateko janaria

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Ez da gogoratzen gosea pasa zuenik, ezta etxean janariaren beharra zutenik. Oilotegia zuten eta, beraz, arrautzak jaten zituzten. Baratzako barazki izaten zituzten: letxuga, porruak, karduak… eta baita herriko ogia ere. Arnoa kooperatibakoa ere bazuten. Etxean postreak egiten ziren, arrautzekin krema egiten zen adibidez. Bere amak eta amonak oso ondo sukaldatzen zutela dio. Igandeetan eltzekoa jaten zuten, hau da, garbantzuak, haragia eta zopa izaten zena, otordu berezi baten moduan. Eta janari berezienak gabonetan izaten ziren. Adibidez, Tafallako etxeetan “la sopa del niño” preparatzen zuten, almendrekin egina izaten zen, eta kardua ere egoten zen. Festetan, gehiago jaten zen meloia, moskatela, sahieski erreak…