12 Matatxerriren ohitura

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

“Matatxerri” edo txerria etxean hiltzen zenean lehenengo txistorrak, solomoak… izaten zituzten. Beste etxeetako txerriak hiltzen zituztenean, gainontzeko herritarrekin banatzen zituzten, “el presente” izena zuen ohitura horrek. Bizilaguna etortzen zen plater batean txistor zati bat, solomo pixka bat eta odolki batekin eta, beste batean, alderantziz egiten zen, beraiek bizilagunei eskeiniz.