14 Garai bateko Tafalla

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Sei mila biztanle inguru zeuden bera jaio zenean, eta erdi aroko bizitza zela aipatzen du. Hau da, azken berrogeita hamar urteetan egon dira askoz ere aldaketa gehiago, gainontzeko urte guztietan baino. Urte mordo horietan antzeko bizitza izan du gizakiak: harrizko etxeetan bizitzen ziren, abereak etxean izaten zituzten, bizilagunen behien esnea izaten zuten eta etxeko arrautzak jaten zituzten. Tafallan, hirurogeigarren hamarkadan bi saskigile zeuden, lau gurdigile, bat edo bi errementari, beste bat zegoen kupelak egiten zituena, lau larrugin, sokak egiten zituena eta baita eltzegile bat ere. Hori denak milaka urte zituzten ofizioak izan dira, baina azken urte hauetan desagertu direnak.