16 Medikuak, petrikiloak eta praktikanteak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Galeran jolasten zegoela, bi aldiz mindu zuen ukalondoa. Orduan, petrikiloarengana joan zen. Herriko tren estazioaren ondoan egoten zen Orbaibartik etorritako petrikiloa. Tafallan bazeuden medikuak eta oso onak, familiako medikuak oso ondo ezagutzen zituzten. Baina hezurrekin arazoak zituztenean petrikiloarengana joaten ziren. Bazeuden ere emaginak, “La comadrona” eta baita “el comadrón”. “El comadrón” deitzen zioten praktikanteari. Berak ez du ezagutu baina hogeita hamar edo berrogeita hamargarren hamarkada arte pelukeroak izateaz gain, txertoak ere jartzen zituzten eta praktikantea izaten ziren. Berak ezagutu zuen praktikanteari “El comadrón” deitzen zioten, baina ez daki zergatik.