18 Ardiak eta ahuntzak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Txikia zenean ardi pila pasatzen ziren Tafallatik, “La cañada” edo abelbidea izeneko bidetik. Erronkaritik hasi eta Orbaibarrera eramaten zituzten milaka ardi, Tafalla gurutzatuz. Gogoratzen da zein kontrastea egiten zuten ardiek, hasieran txuriak joaten zirelako eta azkenak ardi beltzak. Tafallak zortea izan zuen mantendu egin zuelako herri-lur gehienak, eta horregatik egon direla laborari eta artzain asko dio. Ahuntzak kanpora irteten zituzten eta ahuntzainarekin joaten ziren. Ondoko herrian, Puiun (Pueyo), egiten zuten hori. “Unza larrera” esaten omen zuten, hau da, ahuntza larrera esanahiarekin. Ez da gogoratzen bere garaian izan zirenik baina badaki izaten zirela “dulak” eta “duleroak”, hau da, herri-lurrak eta soldataren truke lan egiten zuten artzaiak, hurrenez hurren.