19 Kaleko saltzaileak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Gogoratzen da nola arrain saltzaileak kaletik pasatzen ziren beraien produktuak saltzen, “Madrillas que colean” ohiukatuz. Kalera jeisten zen jendea eta barboak eta loinak (madrillas) erosten zituzten. Aragatik edota Tafallako Zidakos ibaitik ekartzen zituzten, Tafallan tresmaila jartzen zuten horretarako. Txikitan ibili izan da arrantzan tresmailaren gainean. Tresmailari lotuta sare bat jartzen zuten eta horrela harrapatzen zituzten loinak eta barboak, txipak izeneko arrain txikiak bakarrik ihes egiten zuten. Bestetik, udaran beti pasatzen zen izozki-saltzailea Tafallako kaleetatik, baita zorrotzailea ere. Azken honek, “Afilador y paraguero” ohiukatzen zuen, tresnak zorroztu eta aterkiak konpontzen zituelako. Tafallan bazegoen familia bat beraien ogibidea aterkiak konpontzea zena. Eztainuarekin lan egiten zutenak ere pasatzen ziren, hau da, lapikoak konpontzen zituztenak.