20 Komertzioak eta mandatariak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Tafallan, hiri handia izanik, denda asko egoten ziren. Zamoratik jende asko joan zen Tafallara eta oraindik geratzen da “Los Zamoranos” izeneko denda. Jendea ez zen Iruñara joaten erostera, Tafallan denetarik zuten. Hala ere, existitzen ziren mandatariak izeneko langileak, zeintzuk Iruñara joaten ziren jendeak eskatutako enkarguak erostera eta bueltan ekartzen zizkien, enkargu horren truke diru kantitate bat kobratuz. Hirurogeigarren hamarkadan hiru mandatari zeuden Tafallan eta egunero Iruñara joan-etorria egiten zituzten, trenez edota autobusez. Trenez ekartzen zituzten merkantziak gurdi batean ipini eta denda eta tailer desberdinetara banatzen zituzten.