22 Telefonoaren ezagutza eza

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Bazegoen jendea telefonoa erabiltzen ez zekiena. Garai horietan, telefonogune bat egoten zen eta bertan bere lehengusu batek lan egiten zuen telefonista moduan. Egun batean gizon bat joan zen, norbaitekin telefonoz hitz egin nahi zuelako. Telefonistak telefono-kabinara bidali zuen baina gizonak ez zuela ezer entzuten esaten zuen, behin eta berriz. Azkenean, telefonista joan zen bertara eta ikusi zuen telefonoa belarrian eduki beharrean buru gainean zuela, ez baitzekien nola funtzionatzen zuen. Adineko pertsonek kontzen zioten elektrizitatea etxeetara iritxi zenean, ez zituztela argiak itzaltzen, ezta gauean ere, asmakizun horrekin txunditurik zeudelako.