24 Garai bateko fabrikak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Bere garaiko fabrikarik garrantzitsuena “Calzados EYA” izan zen, “Calzados la moderna” edota “Calzados Armendáriz” deitua ere izan dena. Hasieran, herriko plazan zegoen zapatari bat. Baina zapatetan kautxua erabiltzen hasi zenean, honen produkzioa hazten hasi zen. 1935. urte inguruan zapata fabrika bat jarri zuen Tafallan Armendárizek, herriko enpresari garrantzitsuenak. Bertan, bostehun bat langile egon ziren, gehienak emakumeak. Orrazien fabrika bat ere egon da Tafallan, baita “Lauroba” izeneko egur-fabrika ere.