26 Industrializaziorako aldaketa

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Hirurogeigarren hamarkada baino lehen, ia denak nekazariak ziren, landako lanak pisu handia zuen. Baino gerora, industrializazioa hasi zen eta dena aldatu zuen, Tafalla fabrikaz betez. Horrek biztanlerian ere eragina izan zuen, hamar urtetan, hirurogeigarren hamarkadatik hirurogeita hamargarren hamarkadara, bi mila biztanle gehitu izan baitziren. Orduan, Tafalla pasatu zen sei mila biztanle izatetik zortzi mila izatera. Hala ere, oraindik bazeuden landa lanean aritzen zirenak, baina langilerik gabe geratzen hasi ziren.