28 Barazkiak plazara eraman

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Bere amak herriko plazan saltzen zituen barazkiak. Bera eskolara joan baino lehen, aitarengana joan behar izaten zuen atoian prest izaten zituen barazki mordoa plazara eraman zezan, gero bere amak bertan saltzeko. Bidean, eskolarako joateko ordua zenez, beste haurrekin topo egiten zuen eta hauek barre egiten ziotenez zikin eta lokaztuta zegoelako, plazara joateko bide zuzena hartu beharrean buelta guztia ematen zion herriari beraiekin ez topatzeko.