29 Porruekin egindako dirutza

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Urte batean bere aitak astakeria bat egin zuen, sail oso bat porrua bakarrik landatu zuen. Baina horren bidez, landatzeko sistema berri bat asmatu zuen. Lehenago, barazkiak banan-banan landatzen ziren baina bere aitak kordel bat jarri eta kordela zegoen lekuan lerro bat egin zuen aitzurra batekin, bertara haziak botaz. Eta horrela hainbat lerro egin zituen, guztietan porruen haziak botaz. Amak ez zuen ulertzen zergatik landatu zituen horrenbeste porru baina, kasualidadez, urte hartan hotz handia egin zuen eta dena izoztuta geratu zen porrua izan ezik. Orduan, dena saldu zuten eta horri esker egongela erosi zutela esaten zuen bere amak.