31 Nekazal kutxa

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Tafallan emandako “Caja Agricola” fenomenoa aipatzekoa dela dio, oso inportantea izan baitzen. Nafarroako lehen kutxa izan zen, Atanasio Mutuberria Tafallatarren eskutik. Izan ere, nahiz eta elizak kukurreria debekatu, horren arazoa zegoen herrialdean, hau da, aberatsek behartsuei dirua uzten zieten baina horren truke interes handia kobratzen zizkieten eta, beraz, txiroak izaten segitzen zuten. Horri aurre egiteko, Alemanian zeuden Nekazal kutxak kopiatu zituen eta Nafarroako lehen nekazal kutxa jarri zuen, “Caja Agricola” deiturikoa. Hurrengoa Erriberrin sortu zen, apaiz batek ipinita eta hortaz, Tafallakoa laikoa zen eta Erriberrikoa erlijiosoa. Orduan, Nekazal kutxa hauek behartsuen aurrezkiak biltzen hasi ziren eta maileguak, diru-laguntzak eta abar ordainetan eskaini. Garatzen joan zen eta berrogeita hamar eta hirurogeigarren hamarkadetan banku entitate garrantzitsu bat bilakatu zen, Tafallako biztanle guztiek beraien aurrezkiak bertan gordez. Nekazal kutxa honek, maileguak ematen zituen eta uzta jaso eta gero kobratzen zuten, inoiz ez lehenago. Hirurogeita bederatzigarren urtera arte iraun zuen.