32 Saltzailea eroslearekiko konfiantza

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Tafallan garbi ikusten zen uztaren zikloaren inguruan bizitzen zirela, jende guztiak kobratzen zuelako uzta jasotzen zenean. Apuntatu egiten zen zor zena eta uzta etortzean denek ordaindu behar izaten zuten. Hamalau urte zituela, Iruñean zegoen Salesianoetara joan zen bi urtez ikastera. Bertan pentsio bat pagatu behar zuen baina aitaren soldata osoa hori pagatzeko bakarrik iristen zen. Horregatik, ama joan zen erosten zuen harategira eta eskatu zion ea fidantzan ematerik ahal zuen semeak ikasten amaitzen zuen arte. Harakinak baietz esan zion baina berak, amak, eman zezala zorren kontua. Hor ikusten zen elkarren arteko konfiantza handia egoten zela garai horietan. Horrekin bermatzen zuen betirako bezeroak izatea.