35 Uztako lana 2

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Gero zereal sortak egiten ziren eta horiekin metaketak edo “fascal” deiturikoak, hogeita hamar zereal-sorten multzoa hain zuzen. Horiek Tafallako larrainetara eramaten zituzten gerora eultzitzeko. Bertan, garia banatzen zen eta mandoak tiratzen zuen trailua bertatik igarotzen zen, haurrak gainean jarrita pisua egiteko. Bertan joaten zen bera eta kontatzen du mandoak isatsa altxatzen zuenean zesta bat ipintzen zutela gorotza garira erori ez zedin. Horrela bueltaka ibiltzen ziren eta, horregatik, esaten zen “El oficio de trillar te lo digo en un momento: del centro a las orillas y de las orillas al centro”.