36 Larraineko uzta eultzitu

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Zereal-sortan sarde luze bat sartzen zuten, bera goian egoten zen, eta botatzen zioten berari eta berak sartzen zuen gari-jotzailean. Horrela, alde batetik lastoa ateratzen zen eta bestetik garia. Eultzitu eta gero eskobatu egiten zen larrain osoa. Haizearen zain egoten ziren behar zen denbora guztia, gau osoa itxoiten geratu behar bazen ere. Haizea zegoenean, belar-sorta airera jaurtitzen zuten eta haizeak lastoa eramaten zuen eta garia, aldiz, bertan geratzen zen. Gari hori biltzen zen eta zakuetan sartzen zen, garagarra gordetzen zuten logelan gordetzez.