39 Animaliak ehizatzeko arteak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Aitak arteak jartzen zituen eta etxerako untxiak harrapatzen zituen. Bera mutikoa zenean ere harrapatzen zituen txoriak, igelak, etab. Txoriak harrapatzea asko gustatzen zitzaion. Bere aitarekin joaten zen, goizean goiz esnatuz. Bertan, aitzurraren laguntzaz lurra pilatu eta mendi forma eman eta bertan artea jartzen zuten. Txoriak erakartzeko inurri handi bat jartzen zen, Tafallan “aluda” edo “anderete” deituak. Arte guztiak eguzkia atera baino lehen jarri behar izaten ziren, orduan esnatzen baitziren txoriak. Egun batean, hirurehun eta berrogeita hamar txori harrapatu zituen eta harrez geroztik ez ditu gehiago ehizatu, pena eman baitzien. Hauek jateko txoriei dagozkionez.