40 Kaioletarako txoriak harrapatzen

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Beste txori mota batzuk harrapatzen zituzten kaioletan edukitzeko, bereziki, txorruak, tarinak eta karnabak. Kardu handi bat hartzen zuten, hoberenak sei edo zortzi bat buru zituztenak izaten ziren. Buru horiek bereizten zituzten, zabal-zabalik gera zedin kardua. Kardu bakoitzaren buruetan “el esplinque” deiturikoa jartzen zuten, oiloen luma garbiekin eta likarekin egina. Horren ondoan kaiola bat ipintzen zen barruan txori bat zegoela, “cimbel” edo apeua deiturikoa. Txori honek beste txoriei deitzen zien eta batetan karduan geratzean korrika atera eta harrapatzen zuten, lika garbituz eta txoria kaiolara sartuz. Txori horiek gero saldu egiten zituzten.