43 Euskararen erabilera

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Bakarrik ferietan entzuten zen jendeari euskaraz hitz egiten, beste lekuetatik etortzen baitziren, Zuberoatik esaterako. Esan zuen lehen euskarazko hitza bost urterekin izan zen, eta kanta bat izan zen, Done Mikel Aralarkoaren herri kanta tradizionala hain zuzen. Eskola guztietako ikasleek kantatu behar izaten zuten Done Mikel Aralarrekoei ongietorria egiteko: “Mikel, Mikel, Mikel gurea. Gorde, gorde, Euskal Herria”. Ez zekiten zer zen Euskal Herria, baina kantu hori kantatzea ohitura bat zen. “Boga boga” kanta ere zaharrek kantatzen zuten. Baita ere “bilbainadas” kantatzen ziren, erresistentziarako modu bat zirela pentsatuz. Erderaz kantatzen ziren: “Maite”, “Desde Santurtzi a Bilbao”…