45 Familiko historia politikoa 1

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Bere aitaren aldeko birraitona karlista zen eta hamalau urterekin ihes egin zuen etxetik eta joan zen karlistekin Jurramendira (Montejurra). Familia pobrea zen, jornaleroak, eta herri-lurren berreskurapenean borrokatu zuten. Izan ere, karlistek gerra galdu zutenean, herri-lurrak saldu egin ziren. Urte odoltsuak izan ziren eta askok Ameriketara joan behar izan zuten, baina bertan borrokan geratu zirenek ia lur osoak berreskuratu zituzten.