46 Familiako historia politkoa 2

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Errepublikar garaian, bere aitona errepublikar moduan identifikatzen da eta UGTkoa. Eta ez zuen ulertzen, nolatan gurasoak karlistak izanik aitona UGTkoa izatea. Eta gerora, Tafallako historia ikertzen ari zela, konturako zen hori oso ohikoa izan zela. Karlistak zirenak pobreak izaten ziren eta liberalak, aldiz, aberatsak eta herri-lurren jabeak. Errepublikarren segitu zuten herri-lurrak berreskuratzeko borrokarekin, azken gerra karlistaren jarraipen moduan. Bere birraitona harrapatu zuten eta zezen plazan egon zen preso, gero soldaduek tren batera eraman eta La Habanan amaitu zuen, bertan Kubako gerran parte hartuz. Gero berriz bueltatu zen eta herri-lurren liskarrak egon ziren. Azken gerretan borrokatutako karlistek beraien burua galtzaile moduan ikusten zuten. Pixkanaka ezkertiar ideiak indarra hartzen joan ziren, bereziki 1917ko Errusiar iraultzarekin, eta orduan ideologia politikoan aldaketa bat eman zen. Argi ikusten du orain bere aitonaren pentsamendu politikoa ezkertiar ideietara pasatzea, eta bide horretatik herri-lurren alde borrokatzea. Pentsamolde politikoko aldaketa hori Nafarroako zonalde horretako pertsona askorengan eman zen.