47 Artaxoa eta Larragako adibideak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Bera bizi den Nafarroako eremua oso karlista izan zen, bereziki Artaxoa eta Larraga herriak. Gerra bukatzean, saldu behar izan zituzten lur guztiak. Larragan saldu egin ziren eta ondorioz, herria txirotu egin zen. Aldiz, Artaxoan ez zitzaien bidezkoa iruditzen herriarenak ziren lurrak saltzea. Sistema kapitalistaren barruan, gauzek jabe bat izan behar dute, pertsona edo entitate juridiko bat hain zuzen, eta beraz, herri osoa batu eta entitate anonimo bat sortu zuten, “sociedad de corralizas” deiturikoa, eta horrela herri-lurrak erosi zituzten. Eta ez hori bakarrik, Artaxoa lurren jabe izateaz gain, eskola bat erosi zuen eta argindarra komunala jarri zuen, guztiontzako doanik, hirurogeita hamargarren hamarkada arte. Honengatik, Artaxoa herri karlista izaten jarraitu zuen baina Larragak, ordea, herri-lurrengatik borrokatu behar izan zuenez, errepublikarra izatera pasatu zen. 1936. urtean, ez zen fusilamendurik egon Artaxoan baina Larragan, ordea, hirurogei fusilatu egon ziren. Ondoan dauden herriak dira baina aurreko urteetako gerrek ondorio desberdinak eragin zituzten batean eta bestean, bai eta Nafarroako beste herrietan ere.