48 Familiako historia politikoa 3

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Bere aitona Jotaria zen eta Errepublika iritsi zenean Gorriti antzokian kantatu zuen bere lehengusuekin batera, eta horrelakoak kantatzen zituzten: “Trabaja trabajador, trabaja de noche y día. Trabaja para que no vuelva mañana la monarquía”; “Ya no se llaman civiles los del gorro atravesado, que se llaman asesinos del trabajador honrado”. Gerra etorri zenean, bere aitaren anaia mobilizatu zuten errepublikako bostgarren erregimendura joateko. Bere aitona hogeita hamalaugarren urtean preso egon zen zenbait hilabeteetan herri-lurren liskarrengatik eta gero barkatu egin zioten. Bitxia iruditzen zaio, bere lau aiton-amonek ez zutela politikaren inguruan hitzik esaten, baina gero ez zirela elizara joaten, ezta bere gurasoak ere. Ez zien inoiz elizaren aurkako hitzik entzun, aldiz, joaten zirela esaten zuten, baina badaki ez zirela inoiz joaten. Eta hori frankismo garaian. Hirurogeigarren hamarkada arte ezagutu du nolakoa izan den Tafalla erlijioari dagokionez, indar handia izan baitzuen: zentsurak zeuden, prozesioak, bijilia… Hala ere, horren kontrako erresistentzia ixila zegoela uste du. Jendeak ez zuen erlijioaren kontrako hitzik esaten, baina ezta aldeko hitzik ere, bere familia kasu.