49 Mesache figura erretorikoa

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Tafallan ohitura zegoen “como decía Mesache” esateko, eta gerora konturatu zen benetan zer esan nahi zuen. Mesache horri beti leporatzen zioten edozer gauza, bereziki fedegabetasunaren inguruko kontuak. Adibidez, batek esan zuenean oso eder zegoela Uxueko birjina, beste batek erantzun zion “Mesachek esaten duen bezala: ba pintatu duten moduan”. Orduan, berak uste zuen Mesache existitu zen pertsona bat zela. Eta horren inguruan aztertu zuenean, jabetu zen Mesache figura erretoriko bat zela, inork esaten ez zuena esateko. Edota behin herritarrak beldurtzeko eman zuten infernuaren inguruko sermoian, kontatzen da nola batek aipatu zuela: “Mesachek esango lukeen moduan, infernura joan behar bada joango gara baina ez gaitzatela beldurtu”. Edota beste esaldi bat Mesachek esaten omen zuena: “Zertarako balio dit arimaren hilezkortasuna, hiltzen dena ni bainaiz”. Ondorioztatu izan du hori egiten zutela erresistentzia moduan, hau da, gauza batzuk modu horretan esaten zituzten ez zirelako ausartzen argi esatera, nahiz eta askok pentsatzen zutena izan.