50 Erresistentzia kulturala 1

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

1952. urtean hasten dira berriro ere Tafallan txistulariak ateratzen eta orduan sortu zen lehendabiziko dantzari lagunartea, Alaitasuna izenekoa. Jendea falangisten kontra altxatzen hasi zen sufritutako errepresio sozialarengatik, hala nola Nafarroako Zirkulu Karlistak ixteagatik. Izan ere, Bigarren Mundu Gerran, karlistak Aliatuen aldekoak izan ziren eta falangistak, aldiz, nazien aldekoak. Beraz, karlistak ez ziren joan Dibisio Urdinera. Abertzaletasuna debekatuta zegoen baina karlistek ideia horiek barneratzen hasi ziren. Horrekin lotuta, hasi ziren sortzen lehen dantzarien elkarteak, txistularienak… eta horiek denak karlistak, nazionalistak eta errepublikanoak izandako pertsonen eskutik sortu ziren, lehen erresistentzia kulturalak izan zitezkeenak.