53 Aiton-amonen gerraren inguruko kontakizunak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Txikitan gustatze zitzaion bere aitonarengana joatea eta hari entzutea bere bizitzako gertaeren inguruko kontuak. Bere aiton-amonak izan ziren gerraren inguruko kontuak esaten zizkiotenak baina ez bere gurasoak. Bere gurasoen belaunaldiak ez zuten gerraren inguruko ezer aipatzen, gaizki pasatu zuten eta ez zuten ezer jakin nahi horren inguruan. Baina aiton-amonek Errepublika ezagutu zuten, urte haietako giroa eta bestelako ideiak, hain zuzen. Eta nahiz eta horren inguruan ez hitz egin, azken hauei galderak eginez lortzen zuen aurreko urteetako gertaeren berri izatea. Bere amona batek esaten zuen fusilatu zituztela Tafallako pertsona hoberenak. Eta beste amonak, Radio Pirineaica entzuten zuela jakin zuen, bere adineko beste pertsonekin elkartuz, beti ere ikuiluan ezkutatuta.