54 Familia estraperlistak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Bere familia estraperlistak izan ziren. Bere amonatako batek sei alaba izan zituen eta gerra ondoren, bakoitza leku batera sakabanatu zen, gehienak Gipuzkoan geldituz. Orduan, Donostian zeudenak Frantziatik produktuak ekartzen zizkieten eta beraiek irina ematen zieten trukean. Bere amak kontatzen zion hamalau urterekin nola joaten zen Donostira maleta batekin eta gorputzean zehar zakuak gordeta zituela. Batzuetan Guardia Zibilen kontrolak egoten ziren trenean eta orduan maletak lehioetatik botatzen zituzten, gero berriz atzera joanez maletak bila. Gerora, hirurogeigarren hamarkada aldera, alderantziz egiten zuten, Frantziako produktuak Tafallara ekarriz, eta uste du bera izan zela lehena Tafalla osoan Duralex markako kristalezko platerak izaten, garai horretan losazkoak baitziren, edota presio-eltzea izan zuena. Bere lehengusuak ekartzen zizkioten eta bere amak saltzen zituen.