55 Errazionamenduan beharrik ez

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Berak Marshall plana izandakoa ezagutu zuen txikia zela, hau da, eskolan gazta eta esne-hautsa ematen zietenekoa. Baina errazionamenduari dagokionez, bere familikoek kontatzen zioten ez zutela beharrik izaten estraperloarengatik. Garai horretan, denek txikoria edaten zuten bitartean, bere etxean kafea edaten zuten. Adineko jendeak aipatu izan die zein gustora joaten ziren bere etxera, bere amak jartzen baitzien kafea, eta baita txokolatea edota azukrea ere, eskuragarri zegoen sakarinaren ordez.