56 Bere eta anai-arreben jaiotzak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Bere anai-arrabekin hiru eta hamabi urteko aldea dauka eta gogoratzen da nola esaten zien zikoinak ekartzen zituela bere anai-arrebak eta momentuan sinistu egiten zuen esandakoa. Garai horretan etxeetan erditzen zen eta bai bera eta bai bere anaia etxean jaio ziren. Bera jaio behar zenean, bere amak asko sufritu zuen erditzerako momentuan, hiru egun iraun baitzuen eta hiltzeko zorian egon baitzen. Jaio zenean, sei kilo pisatu zituen. Horren ondoren, bere ama hurrengo erditzeak horrelakoak izango zirenaren beldur egon zen baina hurrengoak erraz irten ziren.