57 Lehen aldiz emakumeak korrika

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Txikia zenenean mutilak oso astakirtenak ziren, aldiz, uste zuen neskek ez zekitela korrika egiten. Lehen aldia ikusi zuenean emakumeak korrika egiten telebistan izan zen, Sobietar Batasuneko emakumeak kirola egiten ikusi zituenean, eta oroitzen da nola harritu zen hori ikustean. Bertako emakumeak korrika hasten baziren, beti belaunak bata bestearen kontra ipiniz izaten zen, hankak irekita ez joateko.