58 Txikitako jolasak 1

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Emakumeak oso onak ziren brile jokuan eta sokasaltoan. Jolas batzuk bai neskek eta bai mutilek jolasten zuten, baina beste batzuk bakarrik batzuenak edo besteenak ziren. Hauek dira horietako joku batzuk: “la cadena”; “al hori” ezkutaketa jolasa zena; “barran-barran”; “safo”, emakumeak bakarrik jolasten zutena; “tres navios hay en la mar”, bi taldetan banatzen ziren, batzuk ezkutatzen ziren eta “tres navios hay en la mar” kantatzen zuten eta horien bila joan behar zirenek “y otros tres en busca van” erantzuten zieten. Mutikoak “al burro” jolasten ziren, joku gogorra zen, batzuk makurtzen ziren eta besteak horien gainera salto egiten zuten eta beheran zeudenak ez baziren erortzen, asmatu behar zuten besoko zein zati seinalatzen zuen beste taldeko batek, “churro, medio manga o manga entera” esanez; Tortolosetan ere jolasten ziren; “verdugo”; “a prendas”.