59 Txikitako jolasa 2

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Pilotan ere jolasten zuten, pare baten aurka, bereziki “al tanto”, non gaizki egiten zuenak kanpora joaten zen eta irabazten zuen azkena geratzen zenak. Beste pelota jokua zen “a la chapadina”, baten batek gaizki egindakoan, besteek jo egiten zioten frontoitik irteten zen arte. Neskak askotan “a la corona” jolasten ziren, beste lekuetan “la rayuela” deiturikoa, zenbakiak lurrean ipini eta harria bota eta marraztutako zenbakien gainetik saltoka pasatzen zen. Txikia zenean modan jarri zen joku bat orratz burudunekin jolasten zena. Egunkaria biltzen zuten petaka moduko bat egin arte eta hor iltzatzen zituzten orratzak. Orratzen buruak kolore ezberdinetakoak izaten ziren, beltza kolorekoak ez zuen balio izaten, emakumeak mantelina eramateko erabiltzen baitzuten, eta aberatsena zen orratz gehienak zituenak. Orduan, apustua egiten zen eta asmatu behar zen ea orratzak buruz gora edo behera zeuden eta asmatzean, bestearen orratzak eskuratzen ziren. Oroitzen da nola egiten zen herriko plaza haurrez beteta orratzen joku honetaz jolasten.