60 Eskolako urteak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Eskolaurrekora joan zen txikia zenean, hiru edo lau bat urterekin eta gogoratzen da lehen egunean oso beldurtuta zegoela eta kaka egin zuela gainean. Gero monjetan jarraitu zuen ikasten eta oroitzapen onak ditu, nahiko ona baitzen ikasketetarako. Zazpi bat urterekin eskolapioetara joan zen eta garai horretan komulgatu zen. Erlijioak presentzia handia izaten zuen baina berari kantatzea gustatze zitzaion eta disfrutatzen zuen kanta erlijiosoak kantatzen.