62 Eskolapioetako apaiz baten abusuak 2

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Berarentzat larriena apaiz honek haurrei ematen zizkien jipoiak ziren, Bereziki haur xumeak jotzen zituen. Gogoratzen da mutikoetako bat eskolara berandu iristen zela goizean egunkariak banatzen egiten zuelako lan, eta horregatik apaiz honek astindu ederra ematen zizkion. Apaiz honek beste motatako zigorrak ere egiten zizkien. Adibidez, bi mahai bata bestearen gainean jarri eta honen gainean aulki bat jartzen zuen, eta bertan ikasle bat ipintzen zuen, hauek oreka mantendu ezinik ibiliz. Aurreko garaietan ere apaizen abusuak egon ziren, bere osabak jota bat eta dena kantatzen zuen horren inguruan, baina ez ziren gauzak argi adierazten eta normalean, gainera, txantxa moduan adierazten ziren.