63 Eskola Laborala

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Hamalau urterekin eskola Laboralera pasatu ziren eta hango giroa beste bat izan zen. Bertako zuzendaria oso apaiza jatorra zen, ona eta oso irekia, eta ez zen derrigorrezkoa mezetara joatea. Urte horiek zoragarriak izan zirela komentatzen du. Hala ere, behartzen zizuten Formación del Espiritu Nacional delako irakasgaia egitea, nahiz eta beste lekuetan baino modu apalago batean.