64 Eskolapioetako apaiz abertzaleak 1

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Ez zuen asko sufritu politikaren aldetik eskolapioetan ere, apaiz gehienak abertzaleak zirelako. Adibidez, bi apaiz bota egin zituzten Tafallatik beraien ideologia politikoarengatik gerra ondoren. Gainera, horietako askok tolosarrak ziren eta batzuk euskaldunak, hala nola Mokora apaiza, bere anaia oso famatua zena euskarari dagokionez. Beraz, frankismoa oso gutxi lantzen zen. Esate omen zuten monjetan frankismoaren aldeko ideiak gehiago lantzen zirela. Han, neskek kanta faxistak kantatzen zituzten, eskolapioetan ez zutena horrelakorik egiten. Are gehiago, eskolapioko apaizetako batek alde egin behar izan zuen ETAko kide izateagatik. Tafallako lehendabiziko ETAko taldea eskolapioen inguruan sortu zen.