65 Derrigorrezko ikasketaren plangintza okerra

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Eskolapioetan bi talde egoten ziren, batzuk batxilergora joango zirenak ikasten jarraitzeko, eta besteak Laboralera joango zirenak. Oso gaizki zegoen antolatuta, zeren legeari dagokionez, nahita nahiez hamalau urtera arte derrigorrezkoa zen ikastea eta, beraz, hamalau urte arte egoten ziren eskolapioetan, baina azken ikasturtea hamaika urterekin izaten zenez, hurrengo hiru urteak kurtso berdina errepikatzen pasaten zuten.