66 Apaiz euskalzaleak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Beraz, eskolapioetan zerbait erakustekotan abertzaletasunaren aldeko ideiak ziren, nahiz eta bera ez oroitu. Izan ere, eskolapioetako apaizak, Mokoroa eta beste zenbait apaizen moduan, euskal zaleak ziren, bai eta Laboraleko hainbat apaiza ere. Hirurogeigarren hamarkada zen, momentu horretan Vatikanoko II. Kontzilioa gauzatzen ari zen, eta apaiz gehienak progresistak eta euskalzaleak bilakatu ziren. Hauetako batzuk karlistak izandako familiatik zetozen eta aurreko urteetan zehar ikusi zen nola pasatu ziren karlisten pentsamendua abertzaletasunerantz.