68 Aldaketa pentsatzeko eran

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Aurrerantzean, Salesianoetan jarraitzen zuen baina beste mentalitate bat zuen, politikan ibiltzen hasi zen, beste irakurketa batzuk egiten zituen eta hamasei urterekin Parisera joan zen, hirurogeita zortziko maiatzean hain zuzen. Eta orduan ezagutu zituen gauza mordoak eta zirraragarriak, hala nola, eskalera mekanikoak, minigonak, manifestazioak, barrikadak, museoak eta bertan Euskal Herriko mapa ikustea… Bere amonarekin joan zen Parisera hamasei urte zituela eta hilabete egon zen bertan. Salesianoetatik beste mentalitate batekin atera zen, euskal kulturaren militante bat bezela, hain zuzen. Orduan hasi zen euskara ikasten edota manifestazioetara joaten eta erlijiotik erabat urrundu zen.