71 Neska-mutilak dantzan

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Hamaika edota hamabi urterekin neskekin hasi ziren dantzatzen plazan eta izugarria zen berarentzat, aukera ematen ziolako neska baten ondoan egotea eta bere gerriari helduta dantzatzea, garai horietan oraindik dantza lotua izaten baitzen. Hamalau urterekin neskengana gehiago hurbiltzea lortzen zuten, beraien aurpegia ukituz adibidez. Mutilen artean hitz egiten zuten nesketatik zeintzuk ziren gehiago hurbiltzen zirenak. Oritzen da txikia zenean nola La Güeseran egoten ziren dantzatzen gazteak, baina ordu zehatz batean, hamarrak aldera, plazara ateratzen ziren jotak jotzen zituztelako. Orduan, iturrira igotzen zen eta ikusten zuen plaza guztia beteta denak jotak, arin-arina eta karrika-dantza dantzatzen. Amaitzerakoan, berriro gazteak joaten ziren La Güeserara dantza lotua dantzatzera.