73 Heriotzaren inguruko ohiturak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Norbait hiltzen denean oraindik jarraitzen dute kanpaiak modu berdinean jotzen. Aldatu den gauza bakarra da “a mortichuelo” deiturikoaren tonua, hau da, haur bat hiltzean jotzen zen kanpaia. Bestalde, garai horretan ohikoa zen ehorzketak etxean egitea. Hiru bat egun egoten zen hildakoa etxean eta egun horietan herrikoak bertara joaten ziren, baita beste herrietako ahaideak ere. Mugimendu handia egoten zen baina ez hilkutxaren inguruan, baizik eta sukaldean, bertan janaria eta edaria egoten zen eta bertan biltzen ziren guztiak festa baten antzera. Urteekin ikusi du baduela zentzua hildakoak modu horretan agurtzea, eta beste leku askotan ere berdin eginez. Izan ere, terapia moduan ikusten omen dela dio, negar egiten da baina baita parra ere, eta horretan laguntzen du edateak, kantatzeak, ahaide eta ezagunekin elkartzeak…