74 Prozesioak eta errogatibak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Prozesioan santuak eramaten atera izan da eta baita koroan kantatzen ere. Jende asko joaten zen prozesioetara, baina ez denak, bere ahaide guztiak ez ziren joaten adibidez. Garrantzi handikoak izaten ziren batzuk, hala nola, Corpus egunekoa. Errogatibei dagokionez, aipatzen du berak lau urte zituela atera zutela azken aldiz “el ruejo” deituriko santua, hau da, San Sebastianen irudia zuena eta pilo bat pisatzen zuena, hanken ordez harri handi baitzuen behian. Berrogeita hamar bat lagunen artean eraman behar izaten zuten eta horregatik bakarrik ateratzen zuten zoritxar handi bat gertatzen zenean, lehorte handi bat adibidez. “La Procesión de los Muros” deiturikoa aspalditiko ohitura da eta jarraitzen dute egiten, baita Uxueren prozesioa ere. Berrogeita hamargarren hamarkadan hasi ziren Xabierren erromesaldia egiten baina ez zuen iraun aipatutako besteak bezala.