75 Prozesioen alde soziokulturala

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Garai horietan, Uxueko Santutegira joaten ziren erromesaldia pubertaroranzko erritual moduan ikusten zen. Egun zoriontsu bat bezala bizitzen zuten, gogotsu noiz iritsiko zen zain. Gau osoan zehar ibiltzen joaten ziren eta hurrengo egun osoa pasatzen zuten santutegian. Denak joaten ziren sortzen zen giroarengatik, baina handitzen joan ahala joateari utzi zioten zenbaiten komentarioengatik, ez zirela elizara joaten edota ez zirela fededunak, esaterako. Egun politak eta osasuntsuak izaten ziren prozesioak, nahiz eta lehen horrela ez pentsatu. Kirola egiten zen egun baten moduan ulertu daitekeela orain azaltzen du. Beste prozesio polita bat San Gregoriorena zen, bertan arroz esnea banatzen zen. Ohitura hori galdu egin zen baina zinegotzi zenean, eta nahiz eta ateoa izan, berreskuratu egin zuen eta gaur egun jarraitzen du.