76 Tafallako festak 1

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Tafallako festetan jendea zuriz jantzita egun bat bakarrik ateratzen zen eta ez zen txupinazorik egoten. Bitxia da ez dutela santurik ateratzen kalera bertako festetan, agian asko pisatzen duelako beheko partean harria duenez San Gregorio santuak. Funtzio erlijiosoak egoten ziren, berbenak, su artifizialak eta zezenak kaleetan zehar. Gerra ostean zenbait dantzaleku berreskuratu ziren. Berak bizpahiru dantzatoki ezagutu ditu “peña” edo lagunarte ezberdinena, hala nola “El Cierzo”, “El Aguazon” eta “El Empuje” deiturikoak. Kuadrillek garrantzia handia izan dute.